Olatu Morea, bideak aurrera jarraitzen du

Duela egun batzuk Tarrastan Tarrasta Morea proiektuaren azken topaketa egin genuen. Proiektu hau gazteekin berdintasunaren, feminismoaren, errespetuaren eta aniztasunaren balioak lantzeko sortu zen. Etapa hau amaitu bada ere, bideak aurrera jarraitzen du. Parte-hartzaileek eurek sortu dute Olatu Morea, egindako lanari jarraipena emateko eta datorren ikasturtean Talka programaren barruan garatzen jarraitzeko asmoz sortutako ekimen berria. Tarrastatik oso harro gaude taldeak prozesu osoan zehar erakutsi duen konpromisoaz, sormenaz eta inplikazioaz. Ilusio handiz ekingo diogu gazteen eskutik hazten jarraituko duen proiektu honen etapa berriari, gero eta berdinzaleagoak, inklusiboagoak eta parte-hartzaileagoak izango diren espazioak eraikitzen jarraituz.