Talka-Mugarri Gaztegunea
Talka Mugarri Gaztegunea Etxebarriko nerabe eta gazteei zuzendutako aisialdi hezitzailerako gunea da. Bertan, garapen integrala, parte-hartze aktiboa eta laguntza pertsonalizatua sustatzen dira ingurune seguru, dinamiko eta aberasgarri batean.
Proiektua 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta Gaztegunearen erabilera librea eta aisialdi hezitzaileko jardueren programazio parte-hartzailea uztartzen ditu. Gazteek berek erabakitzen, diseinatzen eta kudeatzen dituzte jarduera horietako asko, eta, hala, beren garapenaren protagonista aktibo bihurtzen dira.
Gaur egungo proposamenen artean, sukaldaritza, podcast eta dantza tailerrak nabarmentzen dira, horietako asko partaideek beraiek dinamizatuak. Gainera, Talkatik espazio batzuk sustatzen dira, non gazteek beren kezkei buruz hausnartu, eztabaidatu eta irtenbideak proposatzen dituzten, horrela beren ahalduntzea eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
Era askotako ekimenak ere egiten ditugu, hala nola:
– Orientazio akademiko-laborala
– Izuaren pasabidea (Halloween)
– Gazte Ihauteriak
– Bidaiak, irteerak eta jarduera bereziak
Talkaren metodologia benetako parte-hartzean, entzute aktiboan eta etengabeko laguntzan oinarritzen da. Autonomia, sormena eta kide izatearen zentzua sustatzen dira, eta tresnak eskaintzen dira gazteek erabakiak har ditzaten eta beren proiektuei forma eman diezaieten, ingurune inklusibo eta konfiantzazko batean.
Gainera, familiekin harreman hurbila dugu eta komunitate-eragileekin sarean lan egiten dugu, gazteriarekin batera gizarte kohesionatuagoa, solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzen jarraitzeko.
Kontaktua
- Ohiko ordutegia
(Egun gehienetan irekita egoten gara eta, opor eta jai egunetan, aldi bakoitzari egokitutako programazio bereziak egiten ditugu)
Astelehenetik ostegunera: 16:00-20:00
Ostirala: 16:00-21:30
Larunbata: 17:00 – 21:00
Igandea: 17:00-20:00
(astelehenetik ostiralera, lehen ordua ikasketa-ordua da)
- Hemen gaude
San Esteban Hiribidea, 18, 48450 Etxebarri, Bizkaia