Tarrasta morea

Hezkuntza proiektu hau Lehen Hezkuntzako 5 ETA 6. mailako neska mutilentzako espazio seguru, parte hartzaile eta eraldatzaile bat eskaintzeko asmoarekin sortu zen aurreko ikasturtean. Bizipen, sormen eta gogoetadinamiken bidez, identitate pertsonala, sororitatea eta kontzientzia feminista indartu nahi dira, eskubideen, berdintasunaren eta tratu onaren ikuspegitik. Programak ahalduntzea, autoezagutza eta harreman osasuntsuen eraikuntza sustatzen ditu, hezkuntza afektibo-sexuala txertatuz eta emozionala garapen integralaren zutabe gisa. Azaro honetan, aurreko ikasturtean lanean aritu zen taldea berraktibatu da, eta talde horri parte-hartzaile berriak batu zaizkio. Era berean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako parte-hartzaileekin talde berri bat sortu da. Era berean, Talka Gaztegunearekin elkarlanean ari gara plan estrategiko baten garapenean, talde hauei denboran zehar laguntzeko eta haien autonomia sustatzeko. Etorkizunean modu autonomo eta autogestionatuan funtzionatu ahal izatea da helburua, Etxebarriko ehun feminista sendotuz.