oan den abenduan, Tarrasta Gazteguneak 20 urte bete zituen. Urteurren hori ospatzeko, abendutik ekainera bitartean hainbat ekintza antolatzen ari gara, ibilbide partekatu hau elkarrekin ospatzeko.
Otsailaren 20an batzar irekia egin zen, Tarrastako neska-mutilen parte-hartzearekin.
Topaketaren helburua 20. urteurrenaren ospakizuna diseinatzeko proposamenak eta ideiak jasotzea izan zen.
Ateratako proposamenen artean, komunitateari irekitako festa bat antolatzea nabarmendu zen, Tarrasta kalera ateratzeko eta herriko auzokideekin batera ospatzeko asmoz.
Horrez gain, “Tarrasta 20 urte lan taldea” sortu da: 5. eta 6. mailako neska-mutilek osatutako batzordea, hezitzaileen taldearen laguntzarekin, ekitaldiaren prestaketan modu jarraituan arituko dena.
Urteurren hau ere, beste behin, Tarrastaren egunerokoa eraikitzen dutenen parte-hartze aktiboarekin osatzen ari da.