Joan den asteburuan, urriaren 25ean eta 26an, Tarrastan escape room berezi bat antolatu genuen lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat.
Jardueran zehar, parte-hartzaileek logika jolas eta buruhausgarri txikiei egin zieten aurre giro ilun eta beldurgarri batean. Espazioa mamu-etxe bihurtu zen: argi gorriak, armiarma-sareak eta Halloween ospatzeko giro ezin hobea.
Hasieran batzuk beldur pixka batekin sartu baziren ere, azkar animatu eta jardueraz gozatu zuten.
Esperientzia arrakastatsua izan zen, eta guztiek gustura amaitu zuten, abentura gehiago bizitzeko gogoz.