Tarrasta Gaztegunea
Tarrasta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako (9 eta 11 urte bitartekoak) neska-mutilentzako topagunea eta hazteko gunea da. Bertan, aisialdi hezitzailearen eta hezkuntza ez-formalaren bidez, haien garapen pertsonala eta kolektiboa laguntzen da modu integralean.
Ikasturtean zehar (irailetik uztailera), Tarrastan, ikasteko denbora eta aisialdiko jarduera hezitzaileak konbinatzen ditugu, parte-hartze aktiboa, pentsamendu kritikoa, bizikidetza eta errespetua sustatuz. Nerabeak, programaren parte izateaz gain, jardueren diseinuan eta garapenean parte hartzen dute, espazio hau bere eginez.
Familiekin, ikastetxeekin, elkarteekin, zerbitzuekin eta tokiko eragileekin lan egitea funtsezkoa da prozesu hau indartzeko. Gainera, hainbat komunitate-saretako partaide gara, hala nola Bizikidetza Batzordea, Pantaien azpibatzordea, Euskara Batzordea, Berdintasun Batzordea eta Tratu On. Horrez gain, kanpo-sareetan ere parte hartzen dugu, hala nola Kiribil Sarean, eta horrek aukera ematen digu proiektua ikuspegi zabalago batetik aberasteko.
Tarrasta Gaztegunea jarduera gune bat baino gehiago da: hazteko, adierazteko, esperimentatzeko eta komunitatea eraikitzeko espazio segurua da.
Lehen Hezkuntzako 5. / 6. maila (9,10,11 urte)
Kontaktua
- Ohiko ordutegia
(aldaketak egon daitezke jardueren arabera)
– Astelehena, asteartea, osteguna: 16:30-19:30
– Asteazkena 15:00-19:00
– Ostirala 16:30 – 20:30
– Larunbata eta igandea: 17:00-20:00
- Hemen gaude
San Antonio Etorbidea 21 (Marivi Iturbetik sarrera) Etxebarri Bizkaia
- tarrasta@tarrasta.net
- 688881338 / 944043469
- Jarrai gaitzazu!